119. zk., 2021eko ekainaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3502
IRAGARKIA, Segurtasun Sailaren helikoptero bat prozedura ireki bidez besterentzeko dena (Espedientea: X-001/2021).
1.– Entitate esleitzailea.
Datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak:
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea, 18.
3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
4) Telefonoa: 94 607 80 00.
5) Telefaxa: 94 607 83 04.
6) Posta elektronikoa: contratacion@seg.euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2021eko uztailaren 20an, 10:00etan.
9) Espediente-zenbakia: X-001/2021.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Segurtasun Sailari atxikitako helikoptero bat besterentzea.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
4.– Oinarrizko lizitazio-mota: hasierako lizitazio-mota hirurehun eta hogeita hamahiru mila zazpiehun eta berrogeita zortzi (333.748) eurokoa izango da.
5.– Eskatzen diren bermeak: enkantean parte hartzeko, proposamenarekin batera hamar mila (10.000) euroko fidantza aurkeztu beharko da.
6.– Kontratistaren betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.
7.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2021eko uztailaren 20an, 10:00etan.
b) Aurkezteko modalitatea: ikus kontratuaren agiriak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza – Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea, 18.
3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
4) Helbide elektronikoa: contratacion@seg.euskadi.eus
d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez da halakorik.
e) Aldaerak: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik.
8.– Eskaintzak irekitzea.
a) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea, 18.
b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
c) Eguna eta ordua: uztailaren 23an, 10:00etan.
9.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
10.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala egin bada): ez.
11.– Bestelako argibideak: edozein zalantza tekniko argitu edo helikopteroa ikuskatu nahi izanez gero, Baliabide Teknikoen eta Zerbitzuen Arloarekin jarri behar da harremanetan (telefonoa: 94 607 80 00).
Erandio, 2021eko ekainaren 2a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
ITZIAR LIZEAGA ROMERO.