Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2021eko ekainaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3494

AGINDUA, 2021eko ekainaren 8koa, Osasuneko sailburuarena, eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordea sortzen duen maiatzaren 25eko 145/2021 Dekretuak (2021eko ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 109. zk.) bete egiten ditu Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren aurreikuspenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, Berme eta Ebaluazio Batzorde hori sortuta.

145/2021 Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du batzordearen osaera, eta lehenengo puntuan zehazten du batzorde hori diziplina anitzekoa izango dela, eta batzordeburu batek, idazkari batek eta Osasun Saileko titularrak izendatutako bokalek osatuko dutela, aipatutako 3/2021 Legearen 17.1 artikuluan jasotzen den gutxieneko osaerarekin bat etorriz, hau da, zazpi kide gutxienez, eta horien artean medikuak, erizainak eta juristak.

Agindu honek mandatu arauemaile hori gauzatzen du, eta, horretarako, batzordeko kideak izendatzen ditu, eta legearen araberako gutxieneko kide-kopuruari psikologiako eta gizarte-laneko profesionalak gehitzen dizkio, horrela, eutanasia eskatzen dutenen behar emozional eta sozialei ahalik eta ondoen erantzuteko eta erabakiak hartzeko orduan gaitasun eta autonomia pertsonala osoa izan dadin ahalbidetzeko.

Berme eta Ebaluazio Batzordea eratzeko izendatutako kideek ezaugarri komun hau dute: kide guztiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Sorospenerako Etika Batzordeetako edo foru aldundietako Esku-hartze Sozialeko Etika Batzordeetako kide direla.

Hori dela eta, organo honi bere saileko gaietan ebazpenak emateko aitortzen zaizkion eskumenen arabera –Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluan eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 4.1 artikuluan aitortzen zaizkionak– honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kideak izendatzea. Honela osatuko da batzordea:

Batzordeburua: Itxaso Bengoetxea Martínez andrea. Medikuntzako profesionala. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualdeko ESIa.

Batzordeburuordea: Brígida Argote Martínez de Lagran andrea, erizaintzako profesionala. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.

Idazkaria: Maite Andrés Alvarez andrea, zuzenbideko profesionala.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualdeko ESIa.

Bokalak:

– Medikuntzako profesionalak:

Mari Carmen Iturricastillo Pérez andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Anestesiologia eta Bizkortze Zerbitzuko burua.

Antonio De Blas De Blas jauna.

Osarean-eko arduraduna. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia.

Fernando Santander Cartagena jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarea.

Luis Carlos Álvaro González jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIa.

Isabel Llano Rivas andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gurutzetako Ospitalea.

Gizane Martínez Rodríguez andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIa.

Blanca Morera Pérez andrea.

Kontsulta pribatua.

Jesús Millas Ros jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIaren etxeko ospitalizazio zerbitzua.

– Erizaintzako profesionalak:

Veronica Tiscar González andrea.

Bioaraba elkartea.

Begoña Garitano Tellería andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIa.

Paloma González Fontecha andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarea.

Juana Aza Gutiérrez andrea.

Leioako Laguntza Zentroa. Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea. Bizkaiko Foru Aldundia.

Inma Palomero Barroso andrea.

Etxeko ospitalizazio zerbitzua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIa.

Susana Díaz de Durana andrea.

Arrasateko osasun-zentroa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIa.

– Psikologiako profesionalak:

Blanca Moratinos Echevarría andrea.

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.

Coro Rubio Tejada andrea.

ASPACE elkartea.

Conchi Alicostes Murua andrea.

Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Ongizatea.

– Zuzenbideko profesionalak/juristak:

Maite Esteban Galbete andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualdeko ESIa.

Leopoldo Díez de Fortuny jauna.

Iván Aizpún Bozal jauna.

AVF LEGAL.

Guadalupe Imaz Bienabe andrea.

Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Ongizatea.

– Gizarte Lana:

Nagore Elorrieta Muruaga andrea.

Bizkaiko Foru Aldundia. Gizarte Ongizatea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 8a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala