119. zk., 2021eko ekainaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3487
EBAZPENA, 2021eko ekainaren 11koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurraldeko bulegoburuaren kargutik kentzea xedatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Uraren Euskal Agentziaren Estatututak onartzen dituen martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren 7.2.n) artikuluan ezarritakoari jarraiki,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Maria Teresa Amezqueta Alegría andrea Uraren Euskal Agentziako Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurraldeko bulegoburuaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– 2021eko ekainaren 11tik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 11.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ANTONIO AIZ SALAZAR.