118. zk., 2021eko ekainaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3478
IRAGARKIA, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez, lurzoruaren kalitatearen adierazpena ematen zaie Iurretako udal-mugartean (Bizkaia), Olaburu kaleko 11.ean, dagoen «UER-09 Elizoste» hirigintza-sektoreko egikaritze-unitatearen ondoriozko bi lurzatiri (A eta C lurzatiak).
Jakinarazpena non egin ez dakigunez, ezin izan zaie eranskinean agertzen diren interesdun guztiei ebazpena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Interesdunek eskuragarri dute Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpen-proposamenaren testu osoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen-proposamen horren bidez, lurzoruaren kalitatearen adierazpena ematen zaie Iurretako udal-mugartean (Bizkaia), Olaburu kaleko 11.ean, dagoen «UER-09 Elizoste» hirigintza-sektoreko egikaritze-unitatearen ondoriozko bi lurzatiri (A eta C lurzatiak), betiere, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz.
Horren berri ematen da, interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 2a.
Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,
JAVIER AGIRRE ORCAJO.