118. zk., 2021eko ekainaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3477
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbait espedienteren ebazpenak aldatu egin direla Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzak ikerketa eta garapenerako (I+G) emandako laguntzei dagokienez.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Hilabeteko epea izango dute interesdunek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Hala ematen da argitara, eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 25a.
Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.