118. zk., 2021eko ekainaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3475
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 154/2021 prozedura laburtuko interesdunak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
154/2021 prozedura laburtua, izangai batek eskatuta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2021eko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek ezetsi egin zuen errekurtsogilea Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo uzteko ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa (2019ko apirilaren 5eko Ebazpenaren bidezko deialdia).
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozedurako interesdunak epatzen dira, bederatzi eguneko epean bertaratu ahal izateko, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2021eko maiatzaren 31.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.