Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2021eko ekainaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3466

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 10ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2021eko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez (2021-02-04ko EHAA, 25. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zen. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Hortaz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Argitaratzea 2021eko urtarrilaren 25eko deialdiari dagokion azterketaldian hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda.

Bigarren artikulua.– Agintzea argitara dadila zerrenda hori https://ivap.euskadi.eus/2021-1-deialdia/z16-a3hedei/eu/ helbide elektronikoan eta leku hauetako iragarki-tauletan:

Vitoria-Gasteiz: IVAP, Donostia kalea 1, 01010 PK.

Bilbao: IVAP, Recalde zumarkalea 18, 48009 PK.

Donostia: IVAP, San Bartolome kalea 28, 20007 PK.

Oñati: IVAP, Unibertsitateko etorbidea 20560 PK.

Hirugarren artikulua.– Interesdunek 7 egun naturaleko epea izango dute azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariari.

Erreklamazioren bat egin nahi izanez gero, epe horretan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak propio prestatutako inprimakia erabili behar da. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen eranskinean eta IVAPen webgunean aurki daiteke.

Erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira. Halaber, erreklamazioak aurkez daitezke urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 apartatuak adierazitako edozein eratan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 10a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala