Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2021eko ekainaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3458

675/2021 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez David Cantero González jauna hautatzen baiten Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntzako Zuzendari lanpostua betetzeko.

Aztertua izan da Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntzako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko apirilaren 6ko 431/2021 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2021eko apirilaren 22ko EHAAn (78. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, David Cantero González jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– David Cantero González jauna Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntzako Zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2021eko maiatzaren 24tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala