118. zk., 2021eko ekainaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3457
576/2021 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntzako Zuzendari lanpostutik kentzen baiten Iñigo Valdivielso Moneo jauna.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 337/2016 Ebazpenaren bidez (2016ko apirilaren 20ko EHAAn 74.zk.), Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntzako Zuzendari izendatu zuten Iñigo Valdivielso Moneo jauna.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Iñigo Valdivielso Moneo jauna Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntzako Zuzendari lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko maiatzaren 24ko lanaldia bukatzean izango du indarra.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritzari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.