118. zk., 2021eko ekainaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3456
575/2021 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostutik kentzen baiten Rosario González Macho andrea.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1029/2015 Ebazpenaren bidez (2015eko ekainaren 15eko EHAAn 110 zk.), Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari izendatu zuten Rosario González Macho andrea.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Rosario González Macho andrea Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostutik kentzea, 2021eko maiatzaren 16aren lanaldia bukatzen denetik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritzari.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.