Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2021eko ekainaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3382

AGINDUA, 2021eko ekainaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 10eko Agindua, 2021-2022 ikasturtean Cambridge-ko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko hautaketa-batzordearen osaera izendatzen duena.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 10eko Aginduaren bidez izendatu zen 2021-2022 ikasturtean Cambridge-ko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko hautaketa-batzordearen osaera.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) atalean ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Aipatutako aginduaren 1. artikuluan, gisa horretako akatsa atzemanda, hau

EBAZTEN DUT:

2021-2022 ikasturtean Cambridge-ko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko hautaketa-batzordearen osaera izendatzen duen Aginduaren 1. artikulua aldatzea, honela:

1. artikulua.– Irakasle hauek izendatzea 2021-2022 ikasturtean Cambridge-ko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei dirulaguntza bat emateko hautaketa-batzordeko kide:

– Adolfo Morais Ezquerro.

– David Ibbetson.

– Javier Fernández Sebastián.

– Elizabeth Rowe.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da agindu hau indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala