114. zk., 2021eko ekainaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3376
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Mutrikuko Udalak Mutrikuko udalerrian (Gipuzkoa) Saturrarango hondartzako eraikinen isurketentzat eskatutako isurtzeko baimenaren espedientea jendaurrean jartzen duena (Espedientea: VTM-G-2021-0002).
Eskatzailea: Mutrikuko Udala.
Jarduera: Taberna eta komunak.
Jardueraren kokapena Saturrarango hondartza-Mutriku.
Ingurune hartzailea: Mijoa itsasadarra.
Isurketa-gunea:
UTM koordenatuak: X = 547.694 / Y= 4.796.594.
Isurketa-mota eta bolumena: aurretik tratatuta dauden hiriko hondakin-urak isurtzea, tabernatik eta komunetatik datozenak (B: 841 m3/urteko).
Hori guztia jendaurrean egongo da egutegiko eta ondoz ondoko hogei (20) egunez, iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Aldi horretan, bada, isurketa horrek kalte egingo diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Uraren Euskal Agentzian, Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan, Donostian (Intxaurrondo kalea 70, 1. solairua). Izan ere, han egongo da espedientea eskuragarri, nahi duenak azter dezan.
Donostia, 2021eko maiatzaren 18a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.