114. zk., 2021eko ekainaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3373
EDIKTUA, 2021eko maiatzaren 24koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak emandako 8520 zehapen-ebazpena, 8520 kodea duena.
Ezinezkoa izan da prozedurak jakinaraztea, eta, hortaz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako ebazpenaren testu osoa, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.
Enpresa zehatuari ohartarazten zaio, halaber, eskubidea duela gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari. Horretarako, hilabeteko epea izango du, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso hori garaiz eta behar bezala aurkeztu ezean, zehapenaren zenbatekoa ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan, eta beherago zehaztutako datuak emanez:
Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa
Proz. kodea espedientearen bilketa: 9050794.
Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.
Erreferentzia: 2020008500214.
Identifikazioa: 210721.
Zenbatekoa: 626 euro.
Ordaintzeko azken eguna: 2021-07-21.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 24a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.