114. zk., 2021eko ekainaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3362
EDIKTUA, 480/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 480/2019 prozedura arrunta.
Gaia: judizio arrunta.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Teresa Lapresa Villandiego.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Pedro Jose Mozas Ortegari ediktu bidez jakinaraztea 2021-02-17an prozesu horretan emandako argitze-autoa, aurreko 23/2021 zenbakiko epaia, 2021-02-08koa, argitzen duena. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: 2021-02-17ko autoaren jakinarazpena, 2021-02-08ko 23/2021 epaia argitzeari buruzkoa.
Pedro Jose Mozas Ortega demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Barakaldo, 2021eko apirilaren 28a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.