Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2021eko ekainaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3358

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 25ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2021ean kulturaren arloko profesionalei zuzendutako COVID-19 laguntzen zerrenda argitaratzen duena.

AURREKARIAK

1.– 2021eko martxoaren 16ko EHAAn argitaratu zen (54. zk.) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 9ko Agindua, 2021. urtean kultura arloko profesionalei zuzendutako COVID-19 laguntzak arautu eta laguntzetarako deialdia egiten zuena.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 atalean ezarritakoa jarraituz, EHAAn argitaratu beharko dira laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 9ko Aginduaren babesean, 2021. urtean kultura arloko profesionalei zuzendutako COVID-19 laguntzetarako emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ukatutako eskabideak (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideak (III. eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 25a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala