114. zk., 2021eko ekainaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
3349
28/2021 DEKRETUA, ekainaren 3koa, lehendakariarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko udalerrien ordezkarien izendapena.
Lehendakariaren urriaren 24ko 30/2019 Dekretuaren bidez, eguneratu egin zen Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko udalerrien ordezkarien izendapena.
Ondoren, Euskadiko Udalen Elkarteak bi ordezkapen proposatu dizkio lehendakariari.
Horregatik guztiagatik, eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 85.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Honako hauek Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko kide izendatzea, udalerrien ordezkari gisa:
Titularra: Ander Añibarro Maestre jauna, Laudioko alkate-presidentea, Josune Irabien Marigorta andrearen ordez.
Titularra: Gurutze Etxezabal Iturrioz andrea, Orexako alkateordea, Eneko Maioz Ganboaren ordez.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Dekretu honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko ekainaren 3an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.