Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2021eko ekainaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3330

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, Santurtziko (Bizkaia) «Calasanz Santurtzi» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Santurtziko (Bizkaia) «Calasanz Santurtzi» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur hezkuntzako 1. zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2010 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2021-2022 ikasturtetik aurrera, Haur hezkuntzako 1. zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko instalazioak aldatzeko:

Kode zenbakiak: 015871 eta 48019596.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Calasanz Santurtzi».

Titularra: Calasanz Santurtzi, S.L.

Helbidea: Cuesta del Hospital Bajo 11.

Udalerria: Santurtzi.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur hezkuntzako 1. zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, honelako edukierakoak:

• 2 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat, 13na ikaspostuko edukierakoak.

• Unitate 1, bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, 18na ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

2. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala