Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2021eko ekainaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3317

506/2021 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Oskar Zurdo Iraeta jaunaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Ondarretako Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazioko Azpitaldeko Buru lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzeko den.

Abenduaren 24ko 2149/2018 Ebazpen bidez Oskar Zurdo Iraeta jauna izendatu zen Administrazioko Azpitaldeko Buru Ondarretako Lehen Mailako Arretako Unitatea Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Oskar Zurdo Iraeta jaunari Administrazioko Azpitaldeko Buruaren lanpostuaren eginkizunak Ondarretako Lehen Mailako Arretako Unitatean esleitu izana baliogabetzea, Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko apirilaren 29tik aurrera izan zituen ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko maiatzaren 13a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala