106. zk., 2021eko ekainaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
BIDASOAGOIA, S. COOP.
3135
IRAGARKIA, «Bidasoagoia, S. Coop» etxebizitzen sozietate kooperatiboaren desegitea onartzeari, likidatzailea izendatzeari eta sozietatea likidatzeari buruzkoa.
«Bidasoagoia, S. Coop» etxebizitzen sozietate kooperatiboak ohiko batzar orokorra egin du 2021eko maiatzaren 3an, baliozki deituta eta eratuta, eta aho batez erabaki zituen, besteak beste, honako erabaki hauek:
ERABAKIAK
– Kooperatibaren desegitea onartzea.
– Likidatzailea izendatzea.
– Kooperatiba likidatzea, azken balantzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartuz.
Oharra: erabaki horien gaineko dokumentazioa interesdunen eskura dago Donostiako (20018) Portuetxe kaleko 45B zenbakian, 3. solairuan eta 7. bulegoan (kooperatibaren egoitza).
Donostia / San Sebastián, 2021eko maiatzaren 4a.
Likidatzailea,
IÑIGO DE LA PAZ ZUMALACáRREGUI.