Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2021eko ekainaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3133

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 14koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programaren (PREE programa) deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoen igoera ebazten duena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko abuztuaren 6ko 212. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin batera, abuztuaren 4ko 737/2020 Dekretuak, dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programa arautzen du eta programa horretako laguntzak autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoei zuzenean ematea arautzen du, eta, ildo horretan, oinarri arautzaile batzuk ezarri ziren, azken hartzaileei, dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko dirulaguntzak ematearren.

Euskadiren kasurako dagokion aurrekontua, errege-dekretu horren II. eranskinean ezarritako laguntzaren zenbateko totalari dagokionez, 14.748.000 eurora iristen da.

Bigarrena.– Euskadirako esleitutako aurrekontu osotik (14.748.000 €) % 20 (2.949.600 €) erreserbatu zen Eusko Jaurlaritzak burutu beharreko inbertsioak egiteko, abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretuko 6.2 artikuluan adierazitakoari jarraikiz.

Hirugarrena.– 2020ko azaroaren 6an, EEEko zuzendari nagusiaren 2020ko urriaren 28ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean (EHAA, 220. zenbakia), Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programaren (PREE programa) oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena.

Laugarrena.– Deialdi horren 3. oinarriak ezartzen duenez, Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programarako (PREE programa) bideratutako hornidura ekonomikoa hamaika milioi berrehun eta hirurogeita zazpi mila laurehun eta hirurogeita hamabi euro da (11.267.472 €), Energiaren Euskal Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera.

Bosgarrena.– Dagokion aurrekontua –zeina aipagai dugun 9.8 artikuluan ezarritakoari jarraikiz onar daitezkeen II. eranskineko ondoz ondoko aurrekontu-zabaltzei aplikagarria zaien– eskuragarri dagoela jakinarazteari buruzko 4ko 737/2020 Dekretuaren 6. artikuluko 1. atalak ezartzen duenari jarraikiz, 2021eko martxoaren 8an Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak jakinarazi zuen Euskal Autonomia Erkidegoari zegokion 14.500.000 euroko aurrekontu osagarria eskuragarri zegoela, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren Administrazio Kontseiluak 2021eko otsailaren 24ko Ebazpenaren bidez onartutako aurrekontu-zabalkuntzaren ondorioz, 2020ko azaroaren 6ko 220. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programaren (PREE programa) oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusiaren 2020ko urriaren 28ko Ebazpenaren bidez egindako deialdiari dagokionez.

Azaldutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DA:

Lehenengoa.– Honako hau erabakitzea:

1.– Zuzeneko inbertsioen finantzaketarako erreserbatutako zenbatekoa (2.949.600 €) Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketetarako laguntza programara (PREE programa) bideratutako hornidura ekonomikora gehitzea, abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretuaren 17.4 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

2.– Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programarako (PREE Programa) baliabide ekonomikoak hamahiru milioi bederatziehun eta hirurogeita hemezortzi mila euroan (13.978.000 €) igotzeko erabakia hartzea.

Horrekin, Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programaren (PREE Programa) deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak, guztira, hogeita zortzi milioi ehun eta laurogeita hamabost eta hirurogeita hamabi euro izango dira (28.195.072 €).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2021eko maiatzaren 14a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala