106. zk., 2021eko ekainaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (261 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
3130
AGINDUA, 2021eko maiatzaren 11koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira EAEko Medikuntza Pertsonalizatuaren Plangintza eta Kudeaketa Batzordeko kideak.
Osasuneko sailburuaren 2021eko martxoaren 1eko Aginduaren bidez, EAEko Medikuntza Pertsonalizatuaren Plangintza eta Kudeaketa Batzordea sortu zen, Osasun Sailari euskal osasun-sistemaren beharrei buruzko aholkuak eta aholkularitza teknikoa emateko organo gisa, eta gure inguruko osasun-sistemen testuingurua berrikusi eta ezartzeko aukerak eta erronkak identifikatu ziren.
Aginduaren 3. artikuluaren arabera, batzordeburu batek, idazkari batek eta Osasuneko sailburuak izendatutako bokalek osatuko dute EAEko Medikuntza Pertsonalizatuaren Plangintza eta Kudeaketa Batzordea.
Arau honek, zeina Osasun Saileko aholku-batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuak ezarritako araubidearen esparruan kokatzen baita, Osasun Sailarentzako organo aholku-emaile bat sortzen du, plangintza estrategikoa egin eta erabakiak hartzeko, medikuntza pertsonalizatua ezartzea ahalbidetuko duten ekintzak martxan jartze aldera.
Adierazitako guztiarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea EAEko Medikuntza Pertsonalizatuaren Plangintza eta Kudeaketa Batzordeko kide:
Batzordeburua:
Titularra: Miguel Sánchez Fernández, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila.
Ordezkoa: Victor Bustamante Madariaga, Asistentzia Sanitarioko zuzendaria. Osakidetza.
Idazkaria:
Titularra: Miren Nekane Murga Eizagaechevarria, Medikuntza Pertsonalizatu eta Doitasunezkoaren eta Terapia Aurreratuen koordinatzailea.
Ordezkoa: Maria Angeles Ibarrondo Unamunzaga, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila.
Osasun Sailaren ordezkari:
Jon Iñaki Betolaza San Miguel Farmaziako zuzendaria. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila.
María Ángeles Sala Gonzalez. EAEko Onkologia Planaren koordinatzailea.
Maria Angeles Ibarrondo Unamunzaga; Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.
Osakidetzaren ordezkari:
Victor Bustamante Madariaga. Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.
María Blanca Segurola Lázaro. Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Farmaziako Programa Korporatiboaren koordinatzailea.
Bilbao-Basurtu ESIren ordezkari:
Arantza Mendizabal Abad andrea, Bilbo-Basurtu ESIko Hematologiako Zerbitzu Sanitarioko burua.
Arabako ESIren ordezkari:
Ana Isabel Quinteiro García. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Diagnostiko Biologikoko Sarearen koordinatzailea eta Arabako ESIko Analisi Klinikoetako Zerbitzuko burua.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIren ordezkari:
Blanca Gener Querol. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Genetika Unitateko arduraduna.
Itziar Astigarraga Aguirre. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Pediatria Zerbitzuko burua.
Donostialdeko ESIren ordezkari:
Irune Ruiz Díaz. Donostialdeko ESIko Anatomia Patologikoko Zerbitzuko burua.
Sara Arévalo Lobera, Donostialdeko ESIko Onkologiako Kudeaketa Klinikoko Unitateko burua.
Asociación Española contra el Cáncer (AECC) elkartearen ordezkari:
Patxi Ormazábal Zamakona.
UPV/EHUren ordezkari:
Pilar Nicolás Jiménez. EHUko Zuzenbideko eta Giza Genomako Katedra.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 11.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.