105. zk., 2021eko maiatzaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
VAQUERO ASESORES DE LOGISTICA Y TRANSPORTES, S.L. ETA A.L.V. ASESORES LOGÍSTICOS VAQUERO, S. COOP. PEQUEÑA
3123
IRAGARKIA, «Vaquero Asesores de Logística y Transportes, S.L.» (sozietate xurgatzailea) eta «ALV Asesores Logísticos Vaquero, S. Coop. Pequeña» (sozietate xurgatua) sozietateen arteko xurgatzeagatiko bat-egiteari buruzkoa.
Merkataritza-sozietateen egitura-aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betez, jakitera ematen da «Vaquero Asesores de Logística y Transportes, S.L.» sozietate xurgatzaileak eta «ALV Asesores Logísticos Vaquero, S. Coop. Pequeña» sozietate xurgatuak 2021eko maiatzaren 7an egin zituzten batzar orokor berezian eta unibertsalean aho batez onartu zela bat-egitea, «Vaquero Asesores de Logística y Transportes, S.L.» sozietateak (xurgatzaileak) «ALV Asesores Logísticos Vaquero, S. Coop. Pequeña» sozietatea xurgatuko zuelako. Beraz, «ALV Asesores Logísticos Vaquero, S. Coop. Pequeña» sozietatea likidaziorik gabe desegiten eta iraungitzen da; bere ondarea modu unibertsalean eskualdatzen du «Vaquero Asesores de Logística y Transportes, S.L.» sozietatearen alde, administrazio-organoek sinatutako bat-egiteko proiektu erkidearekin bat etorriz.
Lege horren 43. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jasota geratzen da bat-egitean parte hartzen duten sozietateetako bazkideek eta hartzekodunek bat-egiteko erabakiaren eta bat-egiteko balantzeen testu osoa eskuratzeko eskubidea dutela.
Era berean, berariaz jasotzen da bat-egitearen erabakiaren azken iragarkia argitaratu eta hilabeteko epean bat-egitean parte hartzen duten sozietateen hartzekodunek aurka egiteko eskubidea dutela, aipatutako legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan.
Errenteria, 2021eko maiatzaren 19a.
«Vaquero Asesores de Logística y Transportes, S.L.» sozietateko administratzailea,
GARIKOITZ VAQUERO CASTRO.
«ALV Asesores Logísticos Vaquero S. Coop, Pequeña» sozietateko administratzailea,
ESTIBALIZ VAQUERO CASTRO.