105. zk., 2021eko maiatzaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3114
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasun gabeko 425/2020 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 425/2020 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).
Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Monica Dacquisto Toña.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Henry Mina Pedrosari ediktu bidez jakinaraztea 2021-04-23an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.
Gernika-Lumo, 2021eko apirilaren 29a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.