103. zk., 2021eko maiatzaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 2 orri.)
- EPUB (243 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN HARREMANEN KONTSEILUA
3056
EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 21ekoa, Lan Harremanen Kontseiluko presidentearena, zeinaren bidez agintzen den Kontseiluaren 2018ko urriaren 31ko Osoko Bilkuraren akordioaren argitalpena, Lan Harremanen Kontseiluko lanpostuen zerrenda aldatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzuko langileak antolatzeko maiatzaren 8ko 2/1992 Legearen 2.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, Kontseiluaren Osoko Bilkurak, idazkari nagusiak proposatuta, Lan Harremanen Kontseiluaren 2018ko urriaren 31ko bilkuran erabaki zuen Lan Harremanen Kontseiluaren lanpostuen zerrenda aldatzea.
Horregatik guztiagatik,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezela Lan Harremanen Kontseiluko lanpostuen zerrendako aldaketak, ebazpen honen eranskinean ageri direnak.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.
Bilbao, 2021eko maiatzaren 21a.
Lan Harremanen Kontseiluko presidentea,
TOMÁS ARRIETA HERAS.