Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2021eko maiatzaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3055

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 11koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal-jabetzako higiezinetan obrak gauzatzeko eta karpak hornitzeko eta instalatzeko gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egiten duena, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko abenduaren 2ko Agindua (Udalaguntza-2020) aplikatuta.

Ikusita 2020ko abenduaren 2ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa arautzen duena.

Ikusita 2021eko apirilaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2020ko abenduaren 2ko Agindua, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal-jabetzako higiezinetan obrak egiteko eta karpak hornitu eta instalatzeko gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egiten duena (Udalaguntza-2020), aurrekontu-kreditua handituz.

Kontuan izanik aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak, lehentasun-irizpideak, eta Balioespen Batzordeak, deialdiko bederatzigarren artikuluaz bat eratuak, aurkeztutako ebazpen proposamena, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeek funtzionatzen duten udal-jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa onartzea, udalei, ebazpen honen I. eranskinean aipatutako zenbatekoekin.

Bigarrena.– Udalek, finantzaketarako hautaturiko ikastetxeen titular izaki, esleitutako kopurua jasoko dute, 2020ko abenduaren 2ko Aginduko 13. artikuluari jarraituz.

Hirugarrena.– II. eranskinean zehaztutako udalen eta ikastetxeen eskaerak ezestea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du Administrazio-bidea amaitzen. Hartara, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, bitarteko elektronikoz, «Nire kudeaketak» atalaren bidez. Horretarako epea hilabete da, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurre

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 11.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala