103. zk., 2021eko maiatzaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3038
523/2021 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari lanpostutik kentzen den María Isabel Malmierca García andrea, berak hala eskatuta.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 774/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko abuztuaren 20ko EHAAn 159 zk.), Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari izendatu zuten María Isabel Malmierca García andrea.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Isabel Malmierca García andrea Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostutik kentzea, 2021eko maiatzaren 3ko lanaldia bukatzen denetik aurrera, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritzari.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.