Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2021eko maiatzaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2984

IRAGARKIA, 49/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (jurisdikzio-babesa) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. zenbakiko Epaitegian, ELA sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, 49/2021 zenbakiko jurisdikzio-babesaren izapideen bidez jorratzen ari dena, Osakidetzaren jardunaren aurka, hau da, Lan eta Justizia sailburuaren 2021eko apirilaren 20ko Gutxieneko Zerbitzuen Agindua aplikatzearen aurka, 2021eko apirilaren 22ko greban Barrualde-Galdakaoko ESIko zentroetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuei dagokienez.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bost eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 12a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala