Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2021eko maiatzaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
2975

IRAGARKIA, 329/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdun direnak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak, SEA Arabako Enpresak elkarteak eta Gipuzkoako Sagardotegien Elkarteak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute, 329/2021 prozedura arrunteko izapideen bidez bideratzen ari dena, honako dekretu honen aurka: lehendakariaren martxoaren 26ko 16/2021 Dekretua, martxoaren 6ko 13/2021 Dekretua aldatzen duena (EHAA, 62. zk., 2021eko martxoaren 27koa). Martxoaren 6ko 13/2021 Dekretuaren bidez, prebentzio-neurri espezifikoak 2021ean testu bakar batean lehen aldiz bateratu eta eguneratu ziren, alarma-egoeraren deklarazioaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesatuta dauden pertsona guztiei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeen pertsonak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 12a.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.


Azterketa dokumentala