Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2021eko maiatzaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2963

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 30ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez deitutako laguntza berriak; agindu horrek doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko programetarako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak arautu eta horietarako deialdia egin zuen 2020-2021eko ikasturterako.

Ikerketa Orokorrerako aurkeztu diren eskaeren ebaluazioa eta Hautaketa Batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, eta aipatutako aginduan xedatutakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren pertsonei ikertzaile ez-doktoreen prestakuntzarako laguntza berriak ematea 2020-2021eko ikasturterako. Eranskin horretan, datu hauek biltzen dira: ezarpen-zentroa, onuradun bakoitzak jasoko dituen urteko ordainsari gordinak, zentro bakoitzak lan-kontratuak finantzatzeko jasoko duen zenbatekoa, eta I. modalitateko onuradun bakoitzak (horrelakorik egonez gero) bidaietarako jasoko duen zenbatekoa.

Kontratuak 12 hilabeterako izango dira.

Bigarrena.– Ordezkoen zerrenda ezartzea (II. eranskina), lerroen, arloen eta lehentasun-hurrenkeraren arabera. Laguntzaren bat eman gabe geratuz gero, zerrenda horretako kideek hura eskuratu ahal izango dute, 31. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Ez onartuen zerrenda onestea (III. eranskina), ez onartzearen arrazoiak zehaztuz.

Laugarrena.– Kanpoan utzitako eskaeren zerrenda onestea (IV. eranskina), horretarako arrazoiak zehaztuz.

Bosgarrena.– Laguntzen zenbatekoa, iraupena, ordainketa-modua eta gainerako baldintzak 2020ko uztailaren 28ko Aginduak xedatutakoaren arabera ezartzea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 30a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala