Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2021eko maiatzaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2960

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 30ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Idazkaritzako lanpostuaren sailkapena hirugarren mailakotik bigarrenekora eta zeinaren bidez sailkatzen baitira Lazkaoko Udaleko Kontu-hartzailetzako eta Diruzaintzako lanpostuak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeak.

Erakunde Harremanetarako eta Toki Administrazioko zuzendariarena 1994ko ekainaren 6ko Ebazpenaren bidez, Lazkaoko Udaleko Idazkaritzako lanpostua hirugarren motan sailkatzea ebatzi zen (1994ko uztailaren 19ko EHAA, 137. zk.).

2021eko urtarrilaren 28ko saioan, Lazkaoko Udalaren Osoko Bilkurak erabaki zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatzea Udaleko Idazkaritza bigarren mailako gisa sailka zezala.

Horri dagokionez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (aurrerantzean, TAOL) 92 bis artikuluaren lehenengo zenbakian xedatutakoaren arabera, beharrezko diren hainbat egiteko publiko daude –idazkaritza, fede publikoa eta nahitaezko lege-aholkularitza barnean hartuta; aurrekontuaren eta ekonomiaren eta finantzen kudeaketaren barne-fiskalizazioa eta kontrola, eta kontabilitatea, diruzaintza eta diru-bilketa– toki-korporazio guztietan, eta horien erantzukizun administratiboa Estaturako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dago.

Halaber, aipatutako 92 bis artikuluaren laugarren apartatuak xedatzen duenez, Gobernuak errege-dekretu baten bidez arautuko ditu Estaturako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak sortu, sailkatu eta ezabatzeko espezialitateak.

2018ko martxoaren 16an, TAOLren 92 bis artikuluaren laugarren apartatuan bildutakoaren ondorioz, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen 128/2018 Errege Dekretua (128/2018 Errege Dekretua, aurrerantzean) argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Horrela, 128/2018 Errege Dekretuaren 8.1 artikuluaren arabera, Estaturako gaitasuna duten funtzionarioentzat gordetako Idazkaritzako lanpostuen sailkapena autonomia-erkidegoei dagokie. Aipatutako artikuluaren b) apartatuari jarraituz, 5.001 eta 20.000 biztanle arteko udalerrietako eta 5.001 biztanle baino gutxiagoko baina 3.000.000 euro baino aurrekontu handiagoa duten udalerrietako idazkaritzetako lanpostuak bigarren mailako idazkaritzak dira eta, hala izanda, Idazkaritza azpieskalakoak diren –sarrerako kategoria– funtzionarioentzat gordetzen dira (128/2018 Errege Dekretuaren 17. eta 24.2 artikuluak).

Halaber, 128/2018 Errege Dekretuaren 11. artikuluak ezartzen duenez, Idazkaritza lehengo edo bigarren mailan sailkatuta duten toki-erakundeetan Kontu-hartzailetzako lanpostu bat egongo da. Lanpostu horrek toki-erakundearen ekonomia-, finantza- eta aurrekontu-kudeaketaren barneko fiskalizazioa eta kontrola izango ditu esleituta. Lanpostu hori sailkatzeko eskumena autonomia-erkidegoena izango da (aipatutako errege-dekretuaren 13.1 artikulua).

Orobat, aipatutako 13. artikuluaren 2. apartatuak adierazten du bigarren mailako idazkaritza duten toki-erakundeko kontu-hartzailetzako lanpostuek bigarren mailako izaera dutela eta Kontu-hartzailetza eta Diruzaintza azpieskalakoak diren –sarrerako kategoria– funtzionarioentzat gordeak daudela (128/2018 Errege Dekretuaren 17. eta 25.2 artikuluak).

Era berean, 128/2018 Errege Dekretuaren 14. artikulua aintzat hartuta, bigarren mailako gisa sailkatutako toki-korporazioetan, Diruzaintzako lanpostu bat egon beharko da, Kontu-hartzailetza eta Diruzaintza azpieskalako Estaturako gaikuntza duten funtzionarioentzat gordeta.

Ondorioz, kontuan hartuta Lazkaoko Udalak gainditzen dituela bai biztanle-kopurua (5.001 biztanle), bai arauzko gutxieneko aurrekontu-kopurua (3.000.000 euro), bere idazkaritza bigarren mailako gisa sailkatu ahal izateko, zuzendaritza honek erabaki du sailkapen horretarako prozedura hastea, 128/2018 Errege Dekretuaren 8. artikuluarekin bat etorriaz.

Gauzak horrela, prozeduraren instrukzio-aldian, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu zitzaion txostena eman zezala Udalaren eskaeraren inguruan. 2021eko martxoaren 31n, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak txosten hori jaso du. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak aldeko txostena eman du Lazkaoko Udaleko Idazkaritzako lanpostuaren sailkapena gaur egun hirugarren mailakoa denetik bigarrenekora aldatzeko eskabideari buruz.

Beste alde batetik, Udaleko oraingo idazkari eta kontu-hartzaileak ez du inolako alegaziorik aurkeztu fase horretan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluaren arabera bete beharreko entzunaldiaren izapidea).

Ondorioz, Lazkaoko Udaleko Idazkaritza bigarren mailako gisa sailkatzen da (Idazkaritza azpieskalakoak eta sarrerako kategoriak, eta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeak); eta, ondorioz, baita Kontu-hartzailetza eta Diruzaintzako lanpostua ere (Kontu-hartzailetza eta Diruzaintza azpieskalan dauden funtzionarioentzat gordea, sarrerako kategoria). Horrenbestez, Lazkaoko Udalak bere lanpostu-zerrendan gehitu behar ditu.

Horregatik guztiagatik, Lazkaoko Udalak aurkeztutako eskabidea ikusirik, TAOLren 92.bis artikuluarekin eta 128/2018 Errege Dekretuaren 8., 13. eta 14. artikuluekin bat etorriaz, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lazkaoko Udaleko Idazkaritzako lanpostua bigarren mailako gisa sailkatzea. Lanpostu hori Idazkaritza azpieskalakoak diren –sarrerako kategoria– Estaturako gaikuntza duten funtzionarioentzat gordeko da.

Bigarrena.– Lazkaoko Udaleko Kontu-hartzailetzako lanpostua bigarren mailako gisa sailkatzea. Lanpostu hori Kontu-hartzailetza eta Diruzaintza azpieskalakoak diren –sarrerako kategoria– Estaturako gaikuntza duten funtzionarioentzat gordeko da.

Hirugarrena.– Lazkaoko Udaleko Diruzaintzako lanpostua Kontu-hartzailetza eta Diruzaintza azpieskalako Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako gisa sailkatzea.

Laugarrena.– Lanpostu horiek betetzeko sistema merezimendu-lehiaketa izango da.

Bosgarrena.– Lazkaoko Udalak lanpostu horiek bere lanpostu-zerrendan gehitu beharko ditu lanpostuak bete baino lehen.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Beraz, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; hala xedatzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, hargatik eragotzi gabe eskubidez onartutako bestelako aurkaratze-bideak erabiltzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Bigarrena.– Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, Administrazio publiko interesdunak ezin izango du administrazioarekiko errekurtsorik jarri ebazpen honen aurka. Halere, errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, bi hileko epean, 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoari jarraituz. Lehenago eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzari eskatu ahal izango zaio ebazpen hau deuseztatu edo atzera bota dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluak xedatzen duen bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 30a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.


Azterketa dokumentala