Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2021eko maiatzaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2945

IRAGARKIA, Inspecciones Automóviles Vascos SA enpresari Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren 2021eko martxoaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez erabaki zen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salara helaraztea ibilgailuen azterketa teknikoaren zerbitzua ustiatzeko kontratazio-espedientearen IV. lotea berriz esleitzeko espedientea (C05/003/1993-I01/012/2019), eta, halaber, enpresa horri dei egin zitzaion demandatu gisa pertsonatu zedin Tüv Rheiland Ibérica SAk esleipen horren aurka EAEko Auzitegi Nagusian aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (4/2021 prozedura laburtua).

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea Automóviles Vascos SA enpresari. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, lehendabizi, eta, ondoren, horri eskatzen zaio Estatuko Aldizkari Ofizialera bidaltzeko, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

Eta hala ematen da aditzera, banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan enpresa horrentzat. Dei egiten zaio, gainera, demandatu gisa pertsonatu dadin aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, bederatzi eguneko epean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 29a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

DAVID ÁLVAREZ MARTÍNEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala