Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2021eko maiatzaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2933

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasun gabeko 709/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbaklko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 709/2019. ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Ainara Artaza Legarra.

Judizio horretan, epaIa eman zen 2021-03-09an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Melvin Gerardo Carias Giron demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahai izango du bertan.

Donostia, 2021eko apirilaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala