99. zk., 2021eko maiatzaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2930
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 166/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 166/2019 behin betiko neurriak aldatzea.
Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Jose Eizaguirre Arocena.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-03-05ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Boubekeur Ziri demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Azpeitia, 2021eko apirilaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.