Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2021eko maiatzaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2929

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2021eko apirilaren 20koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baita SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko martxoaren 31ko Erabakia, 2021eko «Sakondu» laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deialdia egin eta argitaratzekoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluan ezartzen denez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak ofizioz edo organo edo erakunde interesdunak eskatuta zuzenduko ditu, argitalpenean gertatzen diren osaera-hutsak, baldin eta edukia aldatzen badute edo zalantzak sor baditzakete.

Mota horretako hutsak antzeman dira 2021eko apirilaren 20ko Ebazpenaren testuan (Ebazpena, 2021eko apirilaren 20koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baita SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko martxoaren 31ko Erabakia, 2021eko «Sakondu» laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deialdia egin eta argitaratzekoa). Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (87. zenbakia), 2021eko maiatzaren 6an.

2021/2568 (22/6) orrialdean,

Honela dio:

«b) Intereseko merkatuetan sartu eta aritzeko aholkularitza estrategiko eta operazionalean egindako ekintzak.

Basque Trade & Investment-en (Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren) kanpo sareko bulegoek aholkularitza-zerbitzu horiek eskaintzen dituzten kasu eta herrialdeetan, laguntza publikoa batez ere zerbitzu bezala eskainiko da. Xede horretarako, zerbitzuak emateko eskaerak "info@basquetrade.eusinfo@basquetrade.eus" helbidera bidaliko dira.»

Baina honela esan behar du:

«b) Intereseko merkatuetan sartu eta aritzeko aholkularitza estrategiko eta operazionalean egindako ekintzak.

Basque Trade & Investment-en (Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren) kanpo sareko bulegoek aholkularitza-zerbitzu horiek eskaintzen dituzten kasu eta herrialdeetan, laguntza publikoa batez ere zerbitzu bezala eskainiko da. Xede horretarako, zerbitzuak emateko eskaerak "info@basquetrade.eus" helbidera bidaliko dira.»


Azterketa dokumentala