99. zk., 2021eko maiatzaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (278 KB - 2 orri.)
- EPUB (236 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2925
EBAZPENA, 2021eko apirilaren 19koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Hezkuntzako sailburuaren 2020ko abenduaren 15eko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda; agindu horren bidez, 2021eko lehen seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko deialdia egin zen.
Aipatutako aginduaren 12.6 artikuluak ezartzen duenez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, organismo onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Horren ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntza-deialdiaren onuradunen zerrenda argitaratzea eta laguntzen zenbatekoa zehaztea (ikus eranskina), bat etorriz Hezkuntzako sailburuaren 2020ko abenduaren 15eko Aginduarekin, zeinak 2021eko lehen seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko deialdia egin baitzuen.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 19a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.