Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2021eko maiatzaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2921

137/2021 DEKRETUA, maiatzaren 18koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko pertsonala).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 14. artikuluaren arabera, lanpostuen zerrendek aurrekontuetan diruz hornitutako lanpostu guztiak barne hartu beharko dituzte, eta funtzionarioentzat, lan-kontratudun langile finkoentzat eta behin-behineko langileentzat gordeak diren bereizi. Manu hori betetzeko argitaratu zen martxoaren 20ko 44/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onesteko dekretua aldatzen duena, eta dekretu horren bidez onartu ziren behin-behineko langileentzako lanpostuen zerrendak. Era berean, dekretu horrek apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordeztu zuen, zeina deusez deklaratu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2006ko urtarrilaren 12ko epaiaren bidez. Ondoren hainbat aldaketa egin zaizkio Dekretuari eta, gaur egun, indarrean dira apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuaren bidez onartutako behin-behineko langileen lanpostuen zerrenda eta onarpenaren ondoren izan dituen aldaketak.

Lanpostuen zerrendak dira administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen erregimen juridikoaren arautze orokorra eta estrukturalari buruzko proposamena onartzeko Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakian aurreikusitakoa betetzeko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluari dagokionez.

Lanpostuen zerrenda honek zehazten ditu funtsezko ezaugarriak, horiek betetzeko eskatutako eskakizunak eta postuen ordainsari-erregimenari dagozkion beharrezko zehaztapenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Orokorreko lanpostuen zerrendak arautzeko apirilaren 12ko 78/2005 Dekretuaren 5.4 artikuluaren arabera, eta urtarrilaren 16ko 6/2007 Dekretuak emandako idazkeran, zeinak, batetik, erantzuten baitio 2005eko azaroaren 18ko Epaiaren epaitzan aurreikusitakoari eta, bestetik, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 15. artikuluko eta Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakiko aurreikuspenak bateratzen baititu.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dira, eta sailen egitekoak eta jardun-arloak finkatzen. Hori dela eta, kasu batzuetan, aldatu egin behar izaten dira sailei atxikitako behin-behineko langileen lanpostu-zerrendak, dekretu horren arabera sail bakoitzari dagozkion betebeharrei aurre egiteko.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko maiatzaren 18ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko maiatzaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala