99. zk., 2021eko maiatzaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (236 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2920
EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2021eko martxoaren 24koa. Honen bidez, argitaratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan 30 urtetik gorako luzaroko langabeak kontratatzeko 2021eko laguntzen deialdia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko martxoaren 24ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan 30 urtetik gorako luzaroko langabeak kontratatzeko 2021eko laguntzen deialdia). Ebazpen hori 2021eko apirilaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 71. zenbakikoa, eta jarraian zuzentzen dira:
– Erdarazko bertsioan, 2021/2016 (4/23) orrialdean, 3.2.d) artikuluan agertzen den taulari, lerro bat gehitu zaio.
Era honetan, honako hau jartzen duen lekuan,
(Ikus .PDF)
Hau esan behar du:
(Ikus .PDF)
– Eskabidearen eranskinean, 2021/2106 (22/17) orrialdean, 5. atalaren («eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa») zenbakia eta izenburua aldatzen dira.
Era honetan, honako hau jartzen duen lekuan:
«5. Eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa».
Hau esan behar du:
«6. Eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa, guztira».
– Eskabidearen eranskinean, 2021/2106 (22/17) orrialdean, 6. Atalaren («kontratazioa») zenbakia eta izenburua aldatzen dira.
Era honetan, honako hau jartzen duen lekuan:
«6. Kontratazioa (orri hau bezalako bat bete behar da lanpostu eta kontratatutako pertsona bakoitzeko)».
Hau esan behar du:
«5. Kontratazioa (bete atal honetako datuak, kontratatutako lanpostu eta pertsona bakoitzeko, eta erantsi eskabideari)».
– Eskabidearen eranskinean, erdarazko bertsioan, 2021/2106 (19/23) orrialdean, «Datos del puesto de trabajo» atalean, «Grupo de cotización de la S.S.» atala zuzendu behar da.
Era honetan, honako hau jartzen duen lekuan:
«Grupo de cotización de la S.S. (2)».
Hau esan behar du:
«Grupo de cotización de la S.S. (3)».
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 12a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.