99. zk., 2021eko maiatzaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
2913
EBAZPENA, 2021eko apirilaren 27koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita noiz argitaratu den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2021eko apirilaren 14ko Ebazpena, kide bat oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2017ko abenduaren 1ean eman zuen Ebazpenaren bidez (abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.), Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egin zen. Ebazpen horren hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz, eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinarazten da 2021eko apirilaren 21ean argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2021eko apirilaren 14ko Ebazpena, kide bat oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 27a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.