98. zk., 2021eko maiatzaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2896
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 1397/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 1397/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.
Judizio horretan erabaki hau hartu da:
– Ediktu honen bidez Montserrat Monasterio Benitori jakinaraztea 2021-02-18an eta 2021-01-11n aipatu prozesuan eman diren autoa eta epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka horien kopia, oso-osorik haien berri izan dezan.
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Ehaan argitaratzen da, jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Barakaldo, 2021eko apirilaren 29a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.