98. zk., 2021eko maiatzaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2885
AGINDUA, 2021eko maiatzaren 4koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzan goi-kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Lege horrek emandako eskumenez baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostua, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzan (kodea: 520010; dotazioa: 191).
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 4a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.