Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2021eko maiatzaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKADIKO KIROL PORTUAK
2869

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 14koa, Euskadiko Kirol Portuak erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Plentziako portuan 7. zerrendako aisia-ontziek amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko deialdia.

Euskadiko Kirol Portuak erakundearen zuzendariak 2021eko urtarrilaren 20an emandako Ebazpenaren bidez, Plentziako portuan 7. zerrendako aisia-ontziek amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedura hasi zen. Deialdi publikoa izanda, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 22. zenbakian, 2021eko otsailaren 1ean.

Deialdiaren xedea 7. zerrendako aisia-ontziek amarralekuak erabiltzeko emakidak ematea zen. Horretarako, guztira berrehun eta lau (204) amarraleku eskaini ziren, honako kategoria hauetan sailkatuta:

a) Pantalaneko amarralekuak, 4 metroko edo gutxiagoko gehieneko luzera eta finger arteko 3,60 metro inguruko zabalera duten ontzientzat: 17.

b) Pantalaneko amarralekuak, 5 metroko edo gutxiagoko gehieneko luzera eta finger arteko 4,00 metro inguruko zabalera duten ontzientzat: 28.

c) Pantalaneko amarralekuak, 6 metroko edo gutxiagoko gehieneko luzera eta finger arteko 4,60 metro inguruko zabalera duten ontzientzat: 71.

d) Pantalaneko amarralekuak, 7 metroko edo gutxiagoko gehieneko luzera eta finger arteko 5,00 metro inguruko zabalera duten ontzientzat: 57.

e) Pantalaneko amarralekuak, 8 metroko edo gutxiagoko gehieneko luzera eta finger arteko 6,00 metro inguruko zabalera duten ontzientzat: 16.

f) Pantalaneko amarralekuak, 9 metroko edo gutxiagoko gehieneko luzera eta finger arteko 6,20 metro inguruko zabalera duten ontzientzat: 6.

g) Pantalaneko amarralekuak, 10 metroko edo gutxiagoko gehieneko luzera eta finger arteko 6,80 metro inguruko zabalera duten ontzientzat: 5.

h) Pantalaneko amarralekuak, 11 metroko edo gutxiagoko gehieneko luzera eta finger arteko 7,60 metro inguruko zabalera duten ontzientzat: 4.

G eta H kategorietan, 10 eta 11 metro arteko ontzienean, hurrenez hurren, eskainitako plazak 4ra eta 3ra murriztu dira. Amarralekuei buruzko Aginduko 5.4. artikuluan, amarraleku erabilgarrien kopurua murriztu edo handitzeko eta horien ezaugarriak aldatzeko aukera ematen da, aldaketa hori arrazoituz gero. Bi kategorietan erabilgarri zeudenetako bat kendu egin da, Plentzia beren egoitza-portu bihurtu duten arrantza-ontziei eskaini behar izan zaizkielako.

Emandako epearen barruan, I. eranskinean (eskaeren zerrenda, kategorien arabera) zerrendatu diren eskaerak aurkeztu dira, kategorien arabera zerrendatuta.

Aplikatu beharreko prozedura honako hau da: Laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen dituen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduan jasotakoa (aurrerantzean, Amarralekuei buruzko Agindua) eta Euskadiko Kirol Portuak erakundearen zuzendariak 2021eko urtarrilaren 20an emandako Ebazpenean onartutako deialdian finkatutako oinarrietan adierazitakoa.

Aurkeztutako eskaerak eta dokumentazioa aztertu ondoren, eta deialdiaren oinarriak eta araudia aplikatuz, II. eranskinean (baztertutako eskaerak) zerrendatuta dauden eskaerak baztertu egin dira, baldintzak ez betetzeagatik, baztertzea eragin duen akatsa edo ez-betetzea zehaztuta.

Amarralekuei buruzko Aginduko 14.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, amarralekua eskatzeko unean ontzia zuten eskatzaileei lehentasuna eman zaie amarralekuak esleitzeko orduan. Deialdian finkatutako amarraleku-kategoria guztietan eskaera egiteko orduan ontzi bat zuten eskatzaileen kopurua eskainitako amarraleku kopuruaren berdina edo handiagoa zenez, eskaera egiterakoan ontzirik ez zuten eskaera guztiak zuzenean itxaron-zerrendara pasatu dira. Itxaron-zerrenda hori III. eranskinean jasota dago (eskaeren itxaron zerrenda). Eranskin horretan, lehenik eta behin, ontzia izanik esleipenik lortu ez duten eskaerak jasotzen dira, kategorien arabera eta ur-laminaren okupazio handienetik txikienera ordenatuta, eta, jarraian, ontzirik gabeko eskaerak, horiek ere kategorien arabera eta ur-laminaren okupazio handienetik txikienera ordenatuta, eskaeran emandako datuei jarraituz.

Amarralekuak esleitzeko ur-laminaren okupazio handienaren irizpidea erabili da. Hala xedatzen da Amarralekuei buruzko Aginduaren 14.1. artikuluan. Zehazki, honako hau jasotzen da:

«1.– Amarralekuak esleitzeko, aintzat hartuko dira ontziaren neurri zehatzak (luzera, zabalera eta sarkura), eskainitako amarralekuekin alderatzeko. Lehentasuna emango zaie amarralekua eskatzeko unean ontzia baduten eskatzaileei eta amarralekuko neurrietara hobekien egokitzen diren ontziei, betiere ontziaren luzerak eta zabalerak aukera ematen badute atrakatzean maniobra egokiak egiteko. Ondorio horietarako:

– Gehienez, ontziaren luzera esleitu beharreko amarralekuko fingerraren luzeraren 3/2 izango da gutxi gorabehera.

– Ontzien errun guztien batura gutxi gorabehera esleitu beharreko amarralekua dagoen bi finger jarraituen arteko zabaleraren % 90 izango da, gutxi gorabehera.»

Irizpide horretan oinarrituz, kategoria bakoitzean eskaeren zerrenda bat egin da, ur-laminaren okupazioaren optimizazio-ehunekoaren arabera ordenatuta, handienetik txikienera. Eta, deialdiko zazpigarren oinarrian finkatutakoari jarraituz, kategoria bakoitzean okupatu beharreko ur-laminaren gutxienez % 90 optimizatzen duten ontzi guztiak berdintzat hartu dira, beraz, egoera horretan zeuden ontzi guztiek amarraleku bat esleitzeko aukera berak zituzten eta, eskaera baino amarraleku gutxiago baldin bazeuden, berdinketa posibleak notario aurrean egindako zozketa baten bidez erabaki dira.

Kasuistika kategoria bakoitzeko amarralekuen eskaintzaren eta eskaeraren araberakoa izan da. Beraz, kasu bakoitzeko prozedura zehatza jarraian azalduko da. Prozeduraren emaitza V. eranskinean islatzen da (esleipenen zerrenda, kategoriaren arabera).

A kategoria: 4 metro arteko luzerako ontziak. 17 amarraleku.

Baldintzak betetzen zituzten 17 eskaera jaso dira. Horregatik, eskatzaile guztiei esleitu zaie amarralekua.

B kategoria: 5 metro arteko luzerako ontziak. 28 amarraleku.

86 eskaera jaso dira eta ontzien neurriaren arabera ordenatu dira, okupazio handienetik txikienera. Horren ondorioz osatu den zerrendan, amarralekuaren neurriaren gutxienez % 90 betetzen duten ontzi guztiei amarraleku bat lortzeko aukera bera eman zaie eta, guztira, 21 ontzi zeuden egoera horretan. Denei esleitu zaie amarralekua.

Gainerako 7 amarralekuak plazaren % 90 baino gutxiago okupatzen duten ontzietatik –handienetik txikienera ordenatuta– ondorengo 7 eskaerei esleitu zaizkie, Laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen dituen sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 14. artikuluan finkatutako irizpideari jarraituz.

Kasu horretan, ez da berdinketarik izan.

C kategoria: 6 metro arteko luzerako ontziak. 71 amarraleku.

113 eskaera jaso dira eta ontzien neurriaren arabera ordenatu dira, okupazio handienetik txikienera. Horren ondorioz egin den zerrendan, amarralekuaren neurriaren gutxienez % 90 betetzen duten ontzi guztiei amarraleku bat lortzeko aukera bera eman zaie eta, guztira, 29 ontzi zeuden egoera horretan. Denei esleitu zaie amarralekua.

Gainerako 52 amarralekuak plazaren % 90 baino gutxiago okupatzen duten ontzietatik –handienetik txikienera ordenatuta– ondorengo 42 eskaerei esleitu zaizkie, Laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen dituen sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 14. artikuluan finkatutako irizpideari jarraituz.

Kasu horretan, ez da berdinketarik izan.

D kategoria: 7 metro arteko luzerako ontziak. 57 amarraleku.

96 eskaera jaso dira eta ontzien neurriaren arabera ordenatu dira, okupazio handienetik txikienera. Horren ondorioz egin den zerrendan, amarralekuaren neurriaren gutxienez % 90 betetzen duten ontzi guztiei amarraleku bat lortzeko aukera bera eman zaie eta, guztira, 14 ontzi zeuden egoera horretan. Denei esleitu zaie amarralekua.

Gainerako 43 amarralekuak plazaren % 90 baino gutxiago okupatzen duten ontzietatik –handienetik txikienera ordenatuta– ondorengo 43 eskaerei esleitu zaizkie, Laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen dituen sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 14. artikuluan finkatutako irizpideari jarraituz.

Kasu horretan, 57. amarralekuaren esleipenean, bi ontziren arteko berdinketa gertatu da. 2021eko martxoaren 31n zozketa bat egin da Vitoria-Gasteizko notario Blanca Palacios Guillénen aurrean, bi ontzi horien arteko berdinketa ebazteko. Eskaeren datuak eta zozketaren emaitza IV. eranskinean daude jasota (notario aurreko zozketako emaitzak).

E kategoria: 8 metro arteko luzerako ontziak. 16 amarraleku.

Baldintzak betetzen zituzten 112 eskaera jaso dira eta ontzien neurriaren arabera ordenatu dira, okupazio handienetik txikienera.

Horren ondorioz egin den zerrendan, amarralekuaren neurriaren gutxienez % 90 betetzen duten ontzi guztiei amarraleku bat lortzeko aukera bera eman zaie eta, guztira, 22 ontzi zeuden egoera horretan.

Eskainitako amarraleku kopurua baino gehiago zirenez, berdinketa ebazteko notario aurreko zozketa bat egin behar izan da, Amarralakuei buruzko Aginduaren 14.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hau da, okupatu beharreko ur-lamina gutxienez % 90 optimizatzeko baldintza betetzen duten 22 eskaerak bakarrik sartu dira zozketan, segmentu honetan eskainitako amarralekuen kopurua gainditu dutelako. Segmentu horretarako gainerako eskaerak (% 90etik beherako okupazioa) zozketatik kanpo geratu dira.

2021eko martxoaren 31n egin da zozketa, Vitoria-Gasteizko notario Blanca Palacios Guillénen aurrean. Zozketan sartu diren 22 eskaeren datuak eta zozketaren emaitza, eskainitako 16 amarralekuen esleipena barne, IV. eranskinean jaso dira (notario aurreko zozketako emaitzak).

F kategoria: 9 metro arteko luzerako ontziak. 6 amarraleku.

Baldintzak betetzen zituzten 14 eskaera jaso dira eta ontzien neurriaren arabera ordenatu dira, okupazio handienetik txikienera.

Horren ondorioz egin den zerrendan, amarralekuaren neurriaren gutxienez % 90 betetzen duten ontzi guztiei amarraleku bat lortzeko aukera bera eman zaie eta, guztira, 5 ontzi zeuden egoera horretan. Denei esleitu zaie amarralekua.

Geratzen zen amarralekua plazaren % 90 baino gutxiago okupatzen duten ontzietatik –handienetik txikienera ordenatuta– ondorengo eskaerari esleitu zaio, Laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen dituen sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 14. artikuluan finkatutako irizpideari jarraituz.

Kasu horretan, ez da zozketa egitea eskatu duen berdinketa-egoerarik izan.

G kategoria: 10 metro arteko luzerako ontziak. 4 amarraleku.

Baldintzak betetzen zituzten 19 eskaera jaso dira eta ontzien neurriaren arabera ordenatu dira, okupazio handienetik txikienera.

Horren ondorioz egin den zerrendan, amarralekuaren neurriaren gutxienez % 90 betetzen duten ontzi guztiei amarraleku bat lortzeko aukera bera eman zaie. Guztira, 2 ontzi zeuden egoera horretan eta biei amarralekua esleitu zaie.

Gainerako 2 amarralekuak plazaren % 90 baino gutxiago okupatzen duten ontzietatik –handienetik txikienera ordenatuta– ondorengo 2 eskaerei esleitu zaizkie, Laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen dituen sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 14. artikuluan finkatutako irizpideari jarraituz.

Kasu horretan, ez da zozketa egitea eskatu duen berdinketa-egoerarik izan.

H kategoria: 11 metro arteko luzerako ontziak. 3 amarraleku.

Baldintzak betetzen zituzten 6 eskaera jaso dira eta ontzien neurriaren arabera ordenatu dira, okupazio handienetik txikienera.

Horren ondorioz egin den zerrendan, amarralekuaren neurriaren gutxienez % 90 betetzen duten ontzi guztiei amarraleku bat lortzeko aukera bera eman zaie eta, guztira, 4 ontzi zeuden egoera horretan.

Eskainitako amarraleku kopurua baino gehiago zirenez, berdinketa ebazteko notario aurreko zozketa bat egin behar izan da, Amarralakuei buruzko Aginduaren 14.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hau da, okupatu beharreko ur-lamina gutxienez % 90 optimizatzeko baldintza betetzen duten 4 eskaerak bakarrik sartu dira zozketan, segmentu honetan eskainitako amarralekuen kopurua gainditu dutelako. Ondorioz, segmentu horretako gainerako amarraleku eskaerak (% 90 baino gutxiago okupatzen dutenak) zozketatik kanpo geratu dira.

2021eko martxoaren 31n egin da zozketa, Vitoria-Gasteizko notario Blanca Palacios Guillénen aurrean. Zozketan sartu diren 4 eskaeren datuak eta zozketaren emaitza, eskainitako 3 amarralekuen esleipena barne, IV. eranskinean jaso dira (notario aurreko zozketako emaitzak).

Kategoria guztietako amarralekuen esleipenaren emaitza V. eranskinean dago jasota (esleipenen zerrenda, kategoriaren arabera).

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 24. artikuluak Euskadiko Kirol Portuak erakundearen xedea ezartzen du, eta, besteak beste, jasotzen du Jaurlaritzak esleitzen dizkion itsas-aisialdiko erabilerako portuen eta horiei lotutako erabilera-guneen kudeaketa integrala dela. Ildo beretik doa estatutuen 5. artikulua, zeinak maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuaren bidez onartu baitziren.

Halaber, Euskadiko Kirol Portuak erakundeari bere eginkizunak garatzeko behar dituen baliabideak atxikitzen dizkion maiatzaren 12ko 59/2020 Dekretuaren 1. artikuluak erakundeari esleitzen dio hainbat portutako kirol-portuaren zerbitzu publikoaren kudeaketa, Plentziako kirol-portuarena, besteak beste. Beraz, Euskadiko Kirol Portuak erakundeari dagokio kudeatzea Plentziako kirol-portuari dagokion portuko jabari publikoa, eta, horrekin batera, amarralekuak erabiltzeko emakidak esleitzea.

Horiek horrela, maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuaren bidez onartu ziren Euskadiko Kirol Portuak erakundearen estatutuetako 15.2. o) artikuluak Zuzendaritza honi ematen dizkion ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Esleipen-prozeduratik kanpo uztea II. eranskinean zehazten diren eskaerak, adierazitako betekizunak ez betetzeagatik.

Bigarrena.– G eta H kategorietan 10 eta 11 metro arteko ontzietarako, hurrenez hurren, erabilgarri dauden amarralekuen kopurua murriztea. 10 metro arteko luzerako ontzien segmentuan, esleitzekoak ziren amarralekuak 5etik 4ra murriztu dira. 11 metro arteko luzerako ontzien segmentuan, erabilgarri dauden amarralekuak 4tik 3ra murriztu dira.

Hirugarrena.– V. eranskineko zerrendan jasotako eskaerei amarralekuak erabiltzeko emakidak onartzea. Emakidaren epea hamabost urtekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– III. eranskinean dagoen itxaron-zerrenda osatzea, kategoria bakoitzean baldintzak bete arren amarralekuen esleipendun izan ez diren eskaerak barne hartuta. Itxaron-zerrenda orokor horretan, lehenik eta behin, ontzia izan arren esleipenik lortu ez duten eskaerak jasotzen dira eta, ondoren, ontzirik gabeko eskaerak, bi kasuetan kategoriaren arabera ordenatuta, okupazio handienetik txikienera.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hamar eguneko epea ematea deialdi honetan amarralekua erabiltzeko emakidaren esleipendunei, baldin eta ontzi berberarekin lehendik amarralekua erabiltzeko baimena badaukate Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumeneko beste edozein portu eta instalaziotan, Euskadiko Kirol Portuak erakundeari epe horretan jakinaraz diezaioten zein amarralekuri egiten dioten uko.

Seigarrena.– Esleitutako amarralekua okupatzeko hilabeteko epea ematea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik.

Ontzia Euskadiko Kirol Portuak erakundeko langileen aurrean kokatuko da amarralekuan, Plentziako portuko langileentzat finkatutako portuko zerbitzuen ordutegiaren barruan egiten bada; ordutegi horretatik kanpo kokatzen bada, ontziaren jabeak bakarrik egingo du eta, a posteriori, portuko langileek kokapen hori egiaztatuko dute eta ontziak neurtuko dituzte, Amarralekuei buruzko Aginduaren 16.5. eta 17.2. artikuluetan xedatutako moduan. Finkatutako neurri zehatzak betetzen ez baditu, deialdiaren prozedura abiatu zuen 2021eko urtarrilaren 20ko Ebazpenaren zazpigarrena-2 oinarrian adierazitako ondorioak izango ditu.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuordeari, edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 14a.

Euskadiko Kirol Portuak erakundearen zuzendaria,

EDURNE EGAÑA MANTEROLA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala