97. zk., 2021eko maiatzaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2868
EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 3koa, Etxepare Euskal Institutuko Zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako bost irakurle hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.
2021eko martxoaren 31n argitaratu zen EHAAn 2021eko martxoaren 5eko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Alemaniako Berlingo Freie Unibertsitaterako, Georgiako Ivane Javakhishvili Tiblisi State University Unibertsitaterako, Frantziar Estatuko Sorbonne Nouvelle Université eta Sorbonne Université Unibertsitateetarako, Estatu Batuetako Chicagoko Unibertsitaterako eta Alemaniako Leipzigeko Unibertsitateko irakurleak hautatzeko deialdia irekitzen duena.
Ebazpen horren 9. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.
Hori dela eta,
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:
Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.
Kideak:
- Nerea Madariaga Pisano andrea, edo ordezkoa.
- Estibaliz Amorrortu Gomez andrea, edo ordezkoa.
- Oxel Uribe-Etxebarria Lete jauna, edo ordezkoa.
Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Donostian, 2021eko maiatzaren 3an.
Etxepare Euskal Institutuko Zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.