Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2021eko maiatzaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2862

AGINDUA, 2021eko apirilaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Sopuertako (Bizkaia) «Centro San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Zereginen Ikasketetarako lau gela gehitzeko baimena eskatuz, Sopuertako (Bizkaia) «Centro San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularrak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Zereginen Ikasketetarako lau unitate gehitzeko, 2021-2022 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakiak: 015870 eta 48019584.

Izen espezifikoa: «Centro San Viator».

Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.

Helbidea: San Cristobal auzoa 2.

Udalerria: Sopuerta.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Zereginen Ikasketetarako lau unitate gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntza, 1. Zikloa: 2 unitate

● 0-1 urteko haurrentzat gela bat, 8 ikaspostuekin.

● 1-2 urteko aurrentzat gela bat, 13 ikaspostuekin.

– Lehen Hezkuntza: 7 unitate, 175 ikaspostu guztira.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu guztira.

– Batxilergoa: «Zientziak» modalitateak, 4 unitate, 140 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 8 unitate:

● 2 gela irekiak.

● 2 gela egonkorrak.

● Zereginen ikasketetarako 4 gela.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala