97. zk., 2021eko maiatzaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2861
AGINDUA, 2021eko apirilaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Zereginen Ikasketetarako 2 gela gehitzeko baimena eskatuz, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularrak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Zereginen Ikasketetarako bi unitate gehitzeko, 2021-2022 ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakiak: 010663 eta 01007713.
Izen espezifikoa: «Egibide».
Titularra: Fundación Diocesanas – Jesús Obrero Fundazioa
Helbidea: Francia 32 eta Nieves Cano 10.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimena: Zereginen Ikasketetarako bi unitate gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 48 unitate, 1440 ikaspostu.
– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak, 26 unitate, 910 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia:
● 8 gela irekiak.
● Zereginen ikasketetarako 2 gela.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.