97. zk., 2021eko maiatzaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (265 KB - 3 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2856
237/2021 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan Mungiako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.
Uribeko ESIan Mungiako Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez eta uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren bidez (Osakidetza Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzkoa) betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea A1/B1 lanbide-taldean.
b) Honako titulazioetako bat edukitzea:
b.1.– Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentzia, Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitatean, edo, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera, Medikuntza Orokorreko mediku eginkizunak betetzeko ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplometatik bat edukitzea; edo Pediatriako espezialitatean.
b.2.– OLTko titulazioa edo Erizaintzako Unibertsitate Diploma, edota Erizaintzako Gradua, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
c) Hizkuntza-eskakizuna.– 2. hizkuntza-eskakizuna.
d) Lan-esperientzia: gutxienez, 4 urteko esperientzia izan beharko dute, A1/B1 lanbide-taldeetako zereginetan.
2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.
– Lehen Mailako Arretako Unitatea kudeatzeko Memoria Proiektua baloratuko da.
– Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.
Interesdunek Osakidetzako Uribeko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (helbidea: Goieta Kalea 32, 48610 Urduliz - Bizkaia). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.
Interesdunek Uribeko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (helbidea: Goieta Kalea 32, 48610 Urduliz - Bizkaia), beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Lehen Mailako Arretako Unitateko Memoria Proiektua.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
6.– Hautaketa prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, proposamena osatuko da dagozkion funtzioak esleitzeko. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake Batzordeak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
7.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.
Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea) Osakidetzako Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik, bertan besterik xedatu ezean behintzat.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Urduliz, 2021eko apirilaren 27a.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (Martxoaren 30eko 170/2021 Ebazpena).
Uribeko ESIko Langileen zuzendaria,
IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.