93. zk., 2021eko maiatzaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (269 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2749
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunari errekerimendua jakinarazten baitzaio, ezagutza espezifikoak dituen Letradu Korporatiboen deialdian akatsak zuzen eta agiriak egiazta ditzan (379/2020 Ebazpena, urriaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena).
Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea interesdunari, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
13295269G interesduna jakitun ipintzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du. Horretaz gain, ohartarazpen hauek egiten zaizkio:
1.– Espedientea eta errekerimenduaren testu osoa eskuragarri ditu Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan, Hautaketako eta Horniketako Zerbitzuan (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz).
2.– Interesdunak hamar egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, errekerimendua betetzeko edota alegazioak aurkezteko.
Epe hori igarota, eta, hala badagokio, egindako alegazioak ikusita, bidezko den administrazio-egintza emango da.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.