Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2021eko maiatzaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2729

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 2koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez aldatu egiten baita 2020ko azaroaren 23ko ebazpena, 2020-2021 ikasturtean doktore ez diren ikertzaileen doktoretza-aurreko prestakuntza-programarako laguntzen berritzeak ebazten dituena.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez, 2020-2021 ikasturtean doktore ez diren ikertzaileen prestakuntza-programarako laguntza berriak eman eta laguntza horiek berritzeko prozesua arautzen da eta horien deialdia egiten da.

2020ko azaroaren 23ko ebazpenaren bidez, laguntza horien lehenengo, bigarren eta hirugarren berritzeak ebatzi ziren.

Ebazpeneko I eranskinean akatsak aurkitu direnez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskina aldatzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 2a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala