92. zk., 2021eko maiatzaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (255 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2716
EDIKTUA, 2021eko apirilaren 20koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskripzio batzuk azkentzeko aldebakarreko erabakiak.
Aipatutako erabakiak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendua onartzeko maiatzaren 16ko 155/2017 Dekretuak 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek Gipuzkoako Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan eskura dezakete baliogabetzeko eskabidea.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 20a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.