92. zk., 2021eko maiatzaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (251 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2712
IRAGARKIA, 2021eko apirilaren 27koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairuko erregimeneko etxebizitzaren arloan COVID-19 birusak izan duen inpaktu ekonomikoari erantzuna emateko dirulaguntza-prozeduraren espedientea zuzentzeko errekerimenduei eta ebazpenei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideko bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.
Eranskinean adierazitako interesdunek jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabideko bezeroen arretarako bulegoak helbide hauetan daude:
– Gamarrako Atea kalea 1-A, behea, Vitoria-Gasteiz.
– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.
– Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia.
Bilbao, 2021eko apirilaren 27a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.