92. zk., 2021eko maiatzaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2704
EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 684/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 684/2020 hitzezko judizioa.
Gaia: hitzezko judizioa, prekarioko utzarazpena dela eta.
Demandatzailearen prokuradorea: Maria Jesus Gomez Molins.
Judizio horretan epaia eman da 2021-04-15ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Carlos Alberto Bobadilla Benitez demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.